XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur Herriz-herrik agur egingo digu.

Herriz-herri egitarauarekin jarraituz, Kukubiltxo eta Maskarada taldeen jokaera eskainiko da.

Euskalerriko Enparantzan, arratsaldeko 6etan Kukubiltxo taldeak haurrentzat antzerki bat eskainiko digu.

Lau pertsonaiak, bat oinez (txori urdina) eta hiru zankoetan (mamua, txori gorria, eta zalduna bere zaldiarekin), umeei euskaraz jolastu erazten diete.

Musika, dantza, zarata, marrazkiak eta jolasak dira obra honen osagarriak.

Beste aldetik eta arratsaldeko 7.30etan, Bikuñako polikiroldegian, Maskarada taldeak Pistolaren begi zuri beltzak antzestuko dute.

Maskarada taldea Cómicos de la Lengua-Kilikilariak taldeko partaide ohi batzuekin sortzen da 1980. urtean.

Euskadiko ohiturak eta problematikaren zerikusirik duen antzerki herritar proiektu batean hasten dira lanean.

Gaur, bere antzerki lana hiru sailetan banatzen da: haur-antzerkia, kale-antzerkia eta antzerki tekniken ikaskuntza eta hedakuntza, bereziki.

Maskarada'k bere obrari buruz egiten duen laburpena hau da: Pistolaren begi zuri beltzak Dario Fo'ren lehen garaiko lanetariko bat da, bere lehen antzezpena 1960an izan zelarik.

Argudioa benetako gertakizun batzutan oinarritzen da, Collegnoko oroimena galdua zeukan baten eta Pollastro izeneko bandiduaren gorabeheretan, hain zuzen ere.

Izan ere, Giovani Galina izena bandidu honen benetako izenari dagokion aipamen argi bat da.

Lan hau Amerikar Komedia Beltzaren hildotik doa, halaber Brecht'en Mackie Messer bandiduaren eragina antzematen dugu.

Jatorriz, lehen eszenetan zoroetxeko mediku eta enfermerak kantuko zebiltzan inkisizio eta erreakzioaren omenezko tonadan bukaera arte satira-kutsua denean Estatuaren oinarritzat (lana eta lapurketa) proposatuz.

Estatuak berak izateko duen arrazoi nagusia horixe delakoan, gure gizarteak aurrera egin dezan lapurketa baita bide bakarra.

Hau dela eta zentsurak hainbat aldiz ezabatu izan du zentsurak hainbat aldiz ezabatu izan du zenbait eszena.

Pertsonaia bikoitz dugu istorioaren ardatza.

Bien arteko kontraposizioa: bata azkarra beste sinplea, bata bandidu bestea honradu, manikeismo moralista irudi liteke, baina ez da hau Foren jokabidea.

Prandeliar zalantzaz baliatuz, ekintza aurreratuz doan neurrian gero eta nekezagoa da argi eta garbi zein den bata eta zein bestea jakitea eta azkenean bandidu eta polizien sudur luzeak ezagutezinak bilakatzen dituzte batzu zein bestetzu.